XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Geroko hamar urtetan, istilu eta saltsa besterik ez zen izan, Txina hiru erreinutan zatituz.

Hi bahaiz eta ni banauk, elkarren kontra xaxaka, zipotz huts arraioak! Orduan, mongoliarrak Txinaz jabetu ziren.

311. urtean gertatu zen hori.

589. urtean, bazen batasun politikorik, herri guztiak Inperioan bildurik.

Mongoliarrak harriturik geratu ziren Txinako kulturaz.

Txinoen usadioez eta ohiturez bat egin zuten eta denak goxo-goxo bizitu ziren, egiazko txino.

Garai honetan hasi ziren Indiarekin merkataritzan.

Indioek, azukrea egiteko kanabera ekarri zuten Txinara.

Pertsiatik, berriz, mahatsondoak ekarri zituzten.

Te-a, berriz, nonahi egiten zen, hain dute eta maite txinoek.

Mongoliarrei gehiegi gustatu zitzaien txinatarren bizimodu goxoa.

Gozoaren gozoz ezin aserik, berriketa asko eta lan gutxi, lur jota geratu zen Txina.

Gosea eta mixeria frango bazterretan.

874. urteantsu hori.

Berriro ere zatituta geratu zen Txina.

960ra arte ez zen batasuna egin.

Txinako iparraldean ez zen zatiketarik eman, tartaroek agintzen zuten eta.

XI mendera arte ez zen progreso haundirik izan.

Orduantsu asmatu zuen inprenta Pi-Cheng izeneko batek.

Gutenberg-ek baino larehun urte lehenago.

Sung dinastia zen nagusi Txinan.

960. urtean.

Dinastia berriak 1280. urtera arte iraun zuen.

Alabaina, arrisku berriz inguraturik zen Txina.

Gengis Khan delakoa, 1215. urtean, Pekinez jabetu zen.

1279. urtera arte, iskanbila eta gerra ugari.

Bazuen Gengis Khan-ek biloba bat Kubilai izenekoa.

Hauxe izendatu zuten enperadore.

Orduko berri dexente dugu.

Marco Polo Txinan izan zen urte horietan eta ikusi zuena kontatzen digu Milioia izeneko liburuan.

Kubilairen oso adiskide egin zen eta Txinan egon bizitzen hamazazpi urtez.

Merkataritza eta kultura puri-purian ziren Kubilairen garaian.

Esate baterako, eskutitzak-eta korreoz Txinako bazter guztietara ailegatzen ziren.

Diru bezala, paper moneda erabiltzen zuten txinoek.

Guztiori Marco Polok kontatzen digu.

Hala ere, XIV mendean, guztia bertan behera utzi beharrean gertatu ziren, enperadore mongolek izugarrizko paper moneda mordoak atera zituzten eta, jakina, diruak balore guztia galdu zuen.

XIII mendearen bukaeran gaude.

Orduantxe iritsi ziren Txinara aurreneko misiolari katolikoak.

Harrera ona izan zuten.

Erregeen adiskide ere egin ziren.

Mongolen dinastia, Yuan izenaz ezagutzen da.

1280tik 1368ra arte agindu zuen.

Urte honetan, Chu-Yueng chang (Hung Wu) izendatu zuten enperadore.

Honelaxe eman zitzaion hasiera Ming dinastiari (1368-1644).

Misiolari guztiak kanpora jaurti zituzten.

Administrazioan erreforma haundiak egin ziren.

Txina 13 probintziatan zatitu zuten, burokrazia nagusi.

Burokraziarekin batera, ustelkeria frango agintzen zutenen artean.

Behin eta berriro mongolen kontra burruka.

1592. urtean, berriz, Japonen kontra gerra, honek Koreaz nagusitu nahi zuen eta.